Rayon Histoire locale et régionale
Lehen Mundu gerra Eta Euskal Herria

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 225 pages
Poids : 501 g
Dimensions : 17cm X 24cm
ISBN : 978-84-9027-260-2
EAN : 9788490272602

Lehen Mundu gerra Eta Euskal Herria


Collection(s) | Histoire
Paru le
Broché 225 pages

Quatrième de couverture

Gerra Iazagarri bat lehertu zen 1914ko udan, Europan. Lehen Mundu Gerra izenez ezaguna, 1918ko azaro arte, milioika lagunen heriotza eragin zuen sarraskia bizi izan zuten milaka euskaldunek ere, frantses hiritartasuna izanik, gerrara deitu zituztelako.

la mende erdia iraun zuten tentsioen ondorioa izan zen gerra hura, Europako estatu nagusietan nazio sentimentua eraikitzen ari ziren garaiaren bukaeran. Frantziako Errepublikak indar handia egin zuen, 1870eko porrotetik landa, frantses izaera errotzeko herritarren baitan eta batasun nazional bat sortzeko. Garai hartan egin zuten indar handia Euskal Herria eta gainerako herri gutxituak frantsesteko.

Testuinguru hartan lehertu zen gerra, eta milaka euskaldun hil ziren, Belgikan, Andereen Bidearen inguruetan eta Verdunen nagusiki. Intsumituak ere milaka izan ziren, eta desertoreak ere bai. Baina, oroz gainetik, euskaldunek Frantziarekin eta Frantziarentzat isuri zuten odola funtsezkoa izan zen euskaldunak frantsesteko bidean. Ipar Euskal Herriko euskal prentsa eta apaizak berak ere ildo horren defendatzaile izan ziren.

Liburu honek Lehen Mundu Gerraren hari nagusiak kontatzen ditu, baina Euskal Herriko ikuspegitik kontaturik. Bereziki gerraren aurrekari eta ondorio politikoak aztertu ditu, baina baita ere soldaduen bizipenak zein ziren eta Euskal Herriko bizitza nolakoa zen garai hartan. Halaber, hildako euskaldunen kontaketa xehea eskaintzen du: non, noiz, zer adinetan, nongoak...

Biographie

Baionan sortu zen, 1975ean. Euskal Ikasketak ikasi zituen Baionan, eta doktoretza tesia aurkeztu zuen 2012an, EHU eta Bordeleko unibertsitateen artean, "Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekaria" gaiaren inguruan. Gai bera ardatz hartuta, Gerla Handia, muga sakona liburua idatzi zuen 2009an, masterreko lanetik abiaturik. Beste hainbat saiakera eta ikerlan egin ditu: Patxa idatzi zuen 2010ean eta Iparretarrak: erakunde politiko armatu baten historia 2007an. Horrez gain, besteak beste bi eleberri baditu idatziak: Anbroxio 2002an eta Mahatsaren Begia 2005ean. Hainbat urtez Euskaldunon Egunkaria eta Berria-ko kazetari gisa lan egin ondoan, Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, gaur egun, Ikus-entzunezko komunikazio graduan.

Avis des lecteurs

Du même auteur : Eneko Bidegain

ELB : Ipar Euskal Herriko laborarien oihartzuna

Le Pays basque et la Grande Guerre

Izar saltzailea