Rayon Essais
Sortzearen eztandak

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 261 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 14cm X 22cm
ISBN : 978-84-9027-554-2
EAN : 9788490275542

Sortzearen eztandak


Collection(s) | Iparluma
Paru le
Broché 261 pages

Quatrième de couverture

Eleberri batean, kreazionismoa eta eboluzionismoa parez pare ezartzea ez da txantxetako afera, are gehiago, umorezko probokazione batez, bat bestearentzat aurkari amorratuak direnei irriño bat egitea. Alde batetik, Darwin eta bere zerbitzari fedegabeak, bestetik Jainkoa eta bere morroi leialak, eta itxurazko guduka bortitz horren erdian, « Sortzearen eztandak » munduaren kreazioaren galderara nolazpait liurbiltzen da, bakoitzak dituen kontraesanak azpimarratuz.

Zientziaren deskubrimenduek erlijioak zalantzan ezartzen dituzte, bereziki munduaren sortzeari dagozkionak, eta ezin ukaturiko Big-Bangak Adan eta Ebari gaina hartu dien bezala, Jainkoak Big-Banga sortu omen duela dio, etsiturik, elizak eta horretan dago gaurko eztabaida. Non gelditzen dira, bada, irudi bat baizik ez badira behintzat, Biblian dagerten « lehen gizon-emazteak », munduaren hastapenean izan omen ziren israeldarrak, Adan eta Eba, Noe, Moises, Abrahan eta besteak, horiek bai no aise lehenago giza-erektus, habilis eta sapiens izan zirela jakinez ?

Edeneko ipuina idatzi zenean, orduko gizartea baizik ez zuten islatu, gaur egun ezagutzen diren aitzinamendu zientifikoak ezezagunak baitzituzten.

Jainkoaren funtsean mehatxuek eta mendekuek leku hauta bat izan dute eta gizona izan den ikasle trebeak, mendez mende, emaztea gizarte ohitik baztertu ondotik, haren izenean desmasia gogorrak egin izan ditu, egiten eta eginen ditu oraino. Gure mundu ezagunetik kanpo hala ote da ere ? Bizigarri litezkeen urruneko planetetako bizia lege berdinez osatuta ote da ? Eta zer litzateke mundua emazteen eskutan egon izan balitz ? Agian etorkizunak aitortuko digun sekretuetatik bat dugu, hemen, hor, han ?

Biographie

Xabier Soubelet « Xubiltz »
1953ko maiatzaren 20an Ziburun sortua. Margolaria, idazlea eta kantu-egilea. Bere olerkiak, « Maiatz » eta « Poesiaren hatsa » literatura aldizkarietan plazaratzeaz gain, hiru olerki-liburutan agertarazi ditu : « Bizil eta Oldar » (Hiria, 2008), olerki existentzialistak eta oldarzaleak. « Iza ote iza » (Maiatz, 2011) Olerki filosofikoak eta etorkinen egoeraz mintzo direnak. « Elektroxok » (Maiatz, 2015), Olerki teologikoak eta ikonoklastak.
Prosa ere izan du idazbide eta Elkar argitaletxeak 2008an argitaraturiko « Izotzetik izanera » eleberria izan da bere funtsezko liburua, euskararen jatorriaz mintzo dena. « Oroitzirriak-1 » (Maiatz, 2006) eta « Oroitzirriak-2 » (Maiatz, 2012) izenekoak kronika liburuak dira, bere bizian gertaturiko ixtorioak agertzen dituztenak, gehienak umoretsuak, nahiz eta bat edo beste dramatikoak izan.
Bere bizia margolaritza eta idazkeraren artean isurtzen doa, musika tarteka ere agertuz. 2012an « Gezitik gazira » diskoa karrikaratu zuen bere olerki zenbait musikatuz. Margolanak udaberritik udazkenera asmatzen ditu, Baztanen, argiaren laguntza harturik eta idazlanak neguan baizik ez ditu sortzen, bereziki Lapurdin, mugiezintasun biribila bere baitan sartua daukala erakutsiz. Xabierren margoak ikusi nahi izanez gero, joan zaitezte Baztango Arizkungo herrian dituen lantoki eta erakustoki orokorrera.

Avis des lecteurs

Du même auteur : Xabier Soubelet

Gure basseriak : paysages. Gure bazterrak : paisajes

Gernika 81