Fiche technique
Format : Broché
Nb de pages : 69 pages
Poids : 801 g
Dimensions : 22cm X 30cm
ISBN : 978-2-84963-201-7
EAN : 9782849632017
Zikloa 2
Quatrième de couverture
Usmafin inspektorearen inkestak
2. zikloa
40 Inkesta ebazteko
Fitxategi honetako testuak sinpleak dira, irakurtzen ikasten hasten diren haurrei zuzenduak baitzaizkie. Fitxa bakoitzak « polizia » -enigma baten ebaztea proposatzen du. Seinaleen atzemateko, irakurketa arretatsua eta sakona egin behar da.
Lan horri esker plantari ezartzen dira matematiketan eta zientzietan biziki baliagarri diren arrazoinamendu- eta logika-praktikak. Testu eta inkesta mota bat baino gehiago proposatzen ditugu : aterabideen baztertzea, ondorioztatzea, egiaren edo gezurren zilatzea... Enigmaren ebazpena irakurketaren eta logikaren lantzeko bide bat baizik ez da.
Lehen hiru sailetako inkestak (1 -20 fitxak) lehen urteko (CPko) ikasleekin egin daitezke neguko bakantzetatik landa. Inkesta guziak urtean zehar egin daitezke bigarren urteko (CEleko) ikasleekin bai eta irakurketan zailtasunak dituzten 3. zikloko ikasleekin ere.
Ikastalde anitzetan probatua izan da fitxategia, arrakasta handirekin : irakurketan zailtasunak dituzten ikasle frankok atzeman dute irakurtzeko gustua... Liburuaren bukaeran erantzunak aurkituko dituzu, bai eta enigmaren ulertzeko beharrezkoak diren azalpenak.
Usmafin inspektorearen inkestak 3. zikloa fitxategian, 3. zikloko jarduerak aurki ditzakezu.